XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Alare EZIKO zerbaitegaitik sortuko zan zer oiñarritan tinkatzen da zuen erakunde ori?

- Gure elburu nagusiena Euskal izaera (Buru jabetza) berreskuratzea gizarte arremanetan, elkarrekiko ZORRA`ren zentzua erabiliz.

- Ume ta begiraleak, beroien gizarte-inguruan bizitzen ari diran arazo eta eginkizunetan ezi.

- Sendia, euskal izaera (Burujabetza) ori berreskuratzeko oiñarri bezela ikusten dugu.

- Sendiak erakunde bateratzaillea izan bear du.

- Kultura ta eziketa-maillan (mailla guztietan alegia) gure lanak iraunkorra izan bearko luke.

- Euskeraz ez dakitenek ere, Burujabetza berreskuratzeko prozesu ontan parte artu dezaten, ateak zabaldurik dauzkate.

- EZIKO`ren oiñarriak gutxi gorabera zer nolakoak diran esan ba dituzute ere, garai da jakiteko zer dan Udaleku bat.

- Jende askok zera ulertzen du, Udalekuak oporraldi alai eta jolasgarri batzuk igarotzeko izan bear lutekeala.

- Zuen iritziz zer funtzio bete bearko luke Uddalekuak?.

- Gure iritziz udalekuek ez luteke oporketa-jolastoki bezela bakarrik biurtu bear, nexka-mutikoak ezitzeko leku biurtu bear lukete.

- Baizik eziketa, gure iritziz, ez da ikastoletan bakarrik jasotzen, edozein momentu ona izaten da eziketa erabiltzeko.

- Guk iru mailla bereizten ditugu Udalekuetan:

Gurasoak: Udalekuan zer eziketa jasotzen duten beren aurrek, arduratuz egon bear lutekenak, asko baitira beren umeak Udalekuetara bidali ta gero arduratzen ez diranak. Nexka-mutikoak. Sukaldari ta begiraleak.

- Begiraleek oso garrantzi aundiko papera jokatzen dute emen, sendia indartuz, guraso eta nexka-mutikoen , elkarrizketa gertutuz eta abar.

- Beraz guk bi gauzeri ematen diegu garrantzia, bai jolasketari ta bai eziketari.

- Joku, sariketa eta meza bera ere alaigarri ta gustagarri izan ditezen saiatzen gera.

- Baiñan beroietan gauzarik garrantzitsuena, eziketa-bidea aurkitzea izan ohi da.

- Gogorkeri-bideatara eramaten duten ekintzen aurka gaude.

- Norberekoitasunera daramaten ekintzen aurka gaude.

- Laguntasuna irixteko bideak sortzen saiatzen gera.

- Esate baterako, diru goraberakin oso zeatzak gera: dirupitin bat besterik ez dugu onartzen udalekuetan; gurasoek jiro-bitartez edo nexka-mutikoeri dirua bidaltzea, etzaigu komenigarri iduritzen, orrekin desberdintasunak gertatzen diralako ta abar.

- Iñoiz entzun izan dugu ekintzak aurrera eramateko kritika eta autokritika egitea bezalakorik ez dala.

- EZIKO`n saiatzen al zerate gorabera ortaz?

- Guk lendabizi naiko gendukena auxe da: batibat gurasoek kritika egin dezatela udalekuaz eta ez ori bakarrik; ideia berri batzuk eskeiñi ditzatela.

- Guk kritikari ez diogu beldurrik; alderantziz, egokiak baldin ba dira, gusto aundiz onartzen ditugu.

- EZIKO obetu nai dugu ezpairik gabe.

- Begiraleen artean ere oitura izaten da Udalekuan eguna igaro ondoren, azterketa bat eta kritika bat egitea egun ori nola jon dan ikusteko.

- Eguneroko egitaraua esan duzute gutxi gorabera nola igarotzen dan: jolas, txapelketa eta abar, eziketa beti elburu bezela edukiz.

- Alare entzuna dugu EZIKO`ko udalekuetan azkeneko egunari garrantzi aundia ematen diozutela.

- Guk batez ere azkeneko egunean gurasoak udalekura agertzeari garrantzi aundia ematen diogu, beraiek an bertan ezagutu dezaten zer nolako giroa dagoen EZIKO`n.

- Egun osoa igarotzen dute guraso eta nexka-mutikoek, beren begirale eta sukaldariekin eta artueman ortatik gauza egokiak irteten direla esan bear.

- Oitura au ez da erabiltzen beste udalekutan, EZIKO`n bakarrik.

- Udara garaia bukatzen danean, txanda guztiak bukatzen diranean, urrengo urterarte esanez agurtuko zerate noski, edo-ta urte guztian daukazute zeregin bereziren bat?

- Alde batetik, begirale ta sukaldariak maiz xamar biltzen gera urte osoan, urrengo udalekuak gertututzeko eta ez, gertutu mekanika aldetik bakarrik, baizik-eta leen aipatu dugu eziketa edo-ta formazio aldetik ere, kursillo batzuk eratuz eta abar.

- Nexka-mutikoekin ere astebukaera batzuk antolatzen ditugu beroiekin eten bat gerta ez dedin.

Laister asiko da berriro ere bere abiadan EZIKO, Dikastillo eta Allo, Nafarroa`ko erriak festa-giroan bilduko dira aurtengo udaran ere, eta Gipuzkoa`n Unanue-zar dalako Añorga auzoko leku paregabea ere nexka-mutikoen kabi alai izango da.

Arduradunek esan digutenez, aurten ere eskabide ugari, ortan geratuko dira, eskabidean, ez bai-dute lekurik guztientzako.

Ori da noski EZIKO bide zuzenetik doan ezaugarririk onena.

Ramon Zapirain.